Borrar

Zumaia

Kontrol mental ikastaroan izena emateko epea urtarrilaren 16an itxiko da

S. U.

zumaia.

Lunes, 6 de enero 2025, 20:03

Kontrol mental ikastaroa antolatu du Kultura Sailak. Sei saioko ikastaroa izango da eta urtarrilaren 23tik otsailaren 27a bitartean eskainiko da (urtarrilak 23an eta 30ean, eta otsailak 6an, 13an, 20an eta 27an). Saioak ostegunetan izango dira, 18:30etik 20:00etara.

Silva metodologian oinarrituta, hau da, modu kon kontrolatuan erlaxatzen, lo egiten, esna egoten, memorizatzeko gakoak izaten, edota buruko minak ekiditen ikasiko dute parte-hartzaileek.

Irakasleak teknikak erraztuko ditu eta parte-hartzaile bakoitzak lan pertsonala egin beharko du. Erlaxazio saioak lurrean egingo direnez, arropa eroso eta babestua ekartzea gomendatzen da.

Izena emateko epea urtarrilak 16an itxiko dute. Alondegia kultur etxean eman daiteke izena, 09:30etik 14:00etara, 943 86 10 56 telefono zenbakira deituta, edo alondegia@zumaia.eus helbidera idatzita.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kontrol mental ikastaroan izena emateko epea urtarrilaren 16an itxiko da