Secciones
Servicios
Destacamos
SARA UTRERA
ZUMAIA.
Sábado, 10 de noviembre 2018, 00:26
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Zumaiako Mugimendu Feministak #Kontatu dinamika eta Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako programa aurkeztu ditu.
#Kontatu dinamikaren bitartez «emakumeok, esparru desberdinetan, jasandako eraso oro bildu nahi dugu modu kolektibo batean, egunerokotasunean izandako egoera desberdinak ondoren modu labur eta anonimoan zabaltzeko», azaldu dute Mugimendu Feministako kideek. Horretarako, galdetegi bat sortu dute (www.labur.eus/kontatu). «Sarritan guretzat gorde izan ditugu gertatutakoak. Lotsatuta, beldurtuta, indarrik gabe, askotan gure buruak zalantzan jarriz. Batzuetan ozen erantzun dugu momentuan, haserre, nazkatuta, gure burua zalantzan jartzeraino gehiegitan», azaldu dute, eta gaineratu dute: «noizbehinka ausartu gara eta asmatu dugu jasandako erasoari hitzak jar- tzen. Baina oso maiz kendu diogu garrantzia gertatutakoari, 'txikikeria' zirela sinistuta. Askotan gure buruari ere ez diogu kontatu gertatutakoa. Zorionez, pixkanaka ari gara ikasten gure ondokoen hitza zalantzan ez jartzen», azaldu dute.
#Kontatu dinamikaren bitartez, jasotako esperientzia desberdinak identifikatzeko eta partekatzeko aukera izango da: «#Kontatu dezagun mina. #Kontatu, minak entzun egin behar baitira sendatzeko. Eta indartzeko. #Kontatu, utzi erasoari garrantzia kentzeari. Utzi zure burua zalantzan jartzeari. Noizbait erasotua sentitu bazara, erasotua izan zarelako izan da», diote. Eraso sexistak Zumaiako Mugimendu Feministaren sare sozialetan ere partekatuko da, era anonimoan, testigantzarekin batera eta #kontatu traola erebilita.
#Kontatu Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatu da. Horregatik, emakume oro gonbidatu nahi dute bizitzan zehar jasandako edonolako eraso sexistak idaztera www.labur.eus/kontatu atarian.
Horrez gain, Udalarekin eta Berdintasun Foroarekin elkarlanean, autodefentsa feminista tailerra antolatu dute hilaren 24rako. Ikastaroa, Forondan eskainiko da goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Ikastaroaren helburua izango da, besteak beste, indarkeria egoera eta eraso ezberdinak identifikatzea eta eraso hauei aurre egiteko estrategiak lantzea. Tailerra, Emagin Elkarteak bideratuko du eta doakoa izango da.
Izen emate epea zabalik egongo da asteazkenera arte eta parte hartu nahi duten emakumeek berdintasuna@zumaia.eus posta elektronikoan edota 943 865 025 (404 luzapena) zenbakian matrikulatu ahal izango dute.
Amaitzeko, hilaren 25ean, 13:00etan manifestazioa egingo da Saregileen Plazatik (Martxoak 8 plaza) eta jarraian, 13:30etik aurrera Torreberriko aterpean, omenaldia egingo da eraildako emakumeak gogoan izateko eta eraso sexistak gaitzesteko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
TodoAlicante
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.