Koadrila Eguna izango da bihar

Delorean laukotea Dardara Fest jaialdian izango da. / DELOREAN
Delorean laukotea Dardara Fest jaialdian izango da. / DELOREAN

19:30etik aurrera Dardara Fest 2018 rock jaialdia izango da Amaiako plazan. Bost talde igoko dira

SARA UTRERA ZUMAIA.

Kolore biziko kamisetak jantziko dituzte bihar herriko gazteek Koadrilen Eguna ospatzeko. Egitaraua eguerdiko 12:00etan hasiko, Beheko plazatik abiatuko den bizipoteoarekin. Jarraian, 14:30ean gaztetxoen bazkaria izango da Torreberrin (norberaren kontu, postrea emango da). Arratsaldkeo 17:00etan Odietan, haur eta gaztetxoentzat 'Erronka Xtrem!!!' izango da eta 18:30ean Akelarre txarangaren kalejira.

Dardara Fest Amaiako plazan

Azken urteotan bezala, Zumaiako Dardara Musika Kolektiboak 'Dardara Fest' rock jaialdia antolatu du. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira Amaiako Plazan eta guztira bost musika talde igoko dira oholtzara: hasteko Karter talde zumaiarrak joko du; ondoren Libe-ren txanda izango da. Kabbalah hirukoteak hartuko dio ordezkoa eta jarraian, Vulk taldearen kantak entzun ahal izango dira. Delorean taldearen saioak emango dio amaiera Dardara Fest jaialdiari (Doakoa).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos