Zumaia
Kirol arloko elkarte eta taldeentzako dirulaguntzak eskatzeko epea hilak 18ra arteS, UTRERA
ZUMAIA.
Jueves, 12 de junio 2025, 20:56
Zumaiako irabazi asmorik gabeko kirol elkarteek urteko dirulaguntza eskaera egiteko deialdia zabalik dago. Eskaera orriarekin batera beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko da. Eskaerak egiteko azken eguna ekainaren 18a izango da. Pertsona fisikoek presentzialki (udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan) edo telematikoki aurkeztu dezakete eskaera; pertsona juridikoek, berriz, telematikoki bakarrik aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.
Aurtengo deialdian zenbait berrikuntza txertatu ditu Udalak: laguntza jasotzeko gutxieneko puntu batzuk lortzea ezinbestekoa izango da, eta, aurrekontuak zein zuriketak zehaztutako ereduen bidez aurkeztu beharko dira.
Bestalde, oinarrietan ikus daitezke zein diren diruz lagundu daitezkeen gastu konputagarriak, baita horien definizioak ere (materiala, mantentze-zerbitzuak, entrenatzaileak...). VI. eranskinean zehaztutako irizpideen arabera diru-sarrera eta gastuen aurrekontua aurkeztu beharko da.
Deialdi honetan dirulaguntzak esleitzeko balorazio irizpideak txertatu dira, eta gehienez 150 puntu lortu ahal izango dira. Elkarte batek dirulaguntza jaso dezan beharrezkoa izango da gutxienez 60 puntu lortzea. 60–99 puntu: gastu konputagarrien % 80ko finantziazioa gehienez; eta 100–150 puntu: kostu konputagarrien % 100 finantziazioa. Zuriketa, VII. eranskinean jasotzen den justifikazio kontu sinplifikatuaren ereduaren bidez egin beharko da. Eranskin guztiak sinatuta aurkeztu behar dira.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.