Borrar
Aitor Agirre eta Kimetz Etxabe pistako torneoan. VIVEROS SAN ANTON
Kimetz Etxabe, laugarren postuan pistako torneoan

Kimetz Etxabe, laugarren postuan pistako torneoan

Viveros San Antongo pistako txirrindulariek hilaren 27an eta otsailaren 3an dituzte hurrengo hitzorduak

El Diario Vasco

ZUMAIA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Sábado, 19 de enero 2019, 00:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Amaitu da pistako torneoa, eta pistako denboraldia buka-tzeko Gipuzkoako txapelketa eta Gipuzkoako kopa bakarrik falta dira. Torneoan podiuma helburu hartuta lehiatu dira Viveros San Antongo txirrindulari kadeteak azken jardunaldietan.

Bi lasterketaren faltan seigarren zen Kimetz Etxabe eta laugarren amaitu du. «Zumaiako Txirrindulari Elkarteko ziklista debarrak bere taldekide Aitor Agirreren laguntzarekin erasora jo zuen azken jardunaldiko bi lasterketetan, arriskatu egin zuen eta gero ordaindu, baina podiuma ezinezkoa zegoen eta galtzeko gutxi. Arriskatuz gero aukera zuen hirugarren postua lortzeko baina laugarrenarekin pozik, oso lan ona egin baita azaroan hasi eta orain arte luzatu den torneoan», dio elkarteko kide den Arritxu Iribarrek.

Aitor Agirrek 14. postuan bukatu du torneoa, «baina azken bi jardunalditan Kimetz Etxaberi laguntzeko egon da bere lasterketetan baino. Aurrerago bukatu zezakeen; baina taldekidearen alde sakrifikatu du bere emaitza pertsonala». Aritz Eizagirrek torneo guztian zehar bigarren txandan lehiatzea lortu du eta lehen urtea izateko ondo baloratu behar da maila galdu ez izana, 53. postuan bukatu du torneoa. Atzerago gelditu da Roman Zabaleta, «azken jardunaldian gaixorik ez zuen parte hartzerik izan», azaldu du Iribarrek.

Junior mailan Antton Tolosak berriz ere 23 urtez azpikoekin parte hartu zuen azken jardunaldian, «gogotik sufrituz eta ordainduz atseden unerik gabeko lasterketa erritmo bortitza». Torneoa 10. tokian bukatu du. Mikel Mancisidorrek jubenil mailako lehen urtean, «goruntza urratsa eman duela erakutsi du, eta kadete mailan probak bukatzeko lanak izatetik, jubenilen lasterketetan aurpegia ematera igaro da». Azkenean, 17. postu on batean bukatu du torneoa.

Pistako txirrindulariek hilaren 27an izango dute hurrengo hitzordua: Gipuzkoako tituluak jokoan izango dira, eta otsailaren 3an Gipuzkoako Kopako azken ekitaldia jokatuko da. Viveros San Antonek podiumeko postua defendatuko duen lehen jardunaldiko emaitzak kontutan hartuta.

Ander Altuna ziklo krosean

Ziklo krosean Espainiako txapelketan parte hartuz bukatu du denboraldia Ander Altuna kadeteak. «Pontevedran 15. postuaren ingurumarian zebilenean, tubularrak irten, ibilbideko zati handi bat oinez egin eta azkenean 20. postuan amaitu zuen Viveros San Antongo ziklistak, baina berak amaieran esandakoaren arabera, sentsazio onak izan zituen», azaldu du Iribarrek. Orain atseden hartu eta errepideko denboraldia prestatuko du lokatzetan hain maila ona eman duen Altunak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios