'Kantaurialdea' filmaren emanaldia Euskal Kostaldeko Geoparkean

'Kantaurialdea' filmaren irudi bat. Joaquín Gutiérrez Achak zuzendu zuen filma./
'Kantaurialdea' filmaren irudi bat. Joaquín Gutiérrez Achak zuzendu zuen filma.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako departamentuak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatu dute

DV ZUMAIA.

'Kantaurialdea' filmaren emanaldia Zumaian eskainiko da datorren astean. Orain artean Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako departamentuak antolatutako Gipuzkoa Naturaldiaren ekitaldiak jaso dituzten egoitzei -Azpeitia, Eibar, Errenteria, Oñati, Tolosa eta Aquarium Donostia-, aurrerantzean Euskal Kostaldeko Geoparkea gehituko zaie.

Honela, Gipuzkoako Aldundiko Ingurumen departamentuak eta Geoparkeak 'Kantaurialdea' filmaren emanaldia antolatu dute datorren asteazkenerako, urriak 17, Zumaiako Aita Mari zinean. 19:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera doan izango da.

2017an, Wanda Films ekoiztetxearekin batera, Joaquín Gutiérrez Achak zuzendutako eta filmatutako eta Jose Maria Moralesek ekoiztutako 'Cantábrico' filma estreinatu eta gero, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako departamentuak filma euskarara itzuli eta bikoiztu zuen, profesional onenen eskutik: Alberto Gorritiberea (bikoizketaren zuzendaria), Antton Garikano (narrazioaren itzultzailea) eta bestetik Maider Segurola (ahotsa).

Asteazkenean eskainiko da Aita Mari zinean eta sarrera doan izango da

«Kantauriar mendikatearen natura-aniztasuna balioan jartzea izan da ekoizpen honen lehentasuna eta Geoparkeak bat egiten du helburu horrekin», diote Euskal Kostaldeko Geoparketik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos