Secciones
Servicios
Destacamos
SARA UTRERA
ZUMAIA.
Sábado, 7 de julio 2018, 00:46
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Gaur, 18:00etatik aurrera, Zumaiako XXXIII. Ikurriña jokatuko da. Ostegunean, Itsas Kiroldegiaren aurrean, aurkeztu zuten KAE 1 ligako laugarren estropada.
12 traineruk hartuko dute parte gaurko jardunaldian eta arraunlariek lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte (5.556 metro), hiru txandatan banatuta. Lehen txandan Portugalete, Hibaika, Arkote eta San Juan izango dira. Zumaia bigarren txandan arituko da, Lapurdi, Pedreña eta Zarautzekin batera. Eta hirugarren txandan, berriz, Lekittarra, Deusto, Getaria eta Astillero.
Zumaiako estropadarekin batera, Telmo Deuneko traineruak osagarri berri bat estreinatuko du: Euskaraldiaren logoa. Telmo Deun arraun elkarteko lehendakariak, Joseba Esnalek, azaldu zuenez «traineru gorriak denboraldi osoan zehar izango du Euskaraldiaren eranskailua».
Zumaian Euskaraldia bultzatzen ari den herritar taldeak arraun elkartea zoriondu zuen Euskaraldiaren ikurra guztien bistara jartzeko hartutako erabakiagatik. «Han-hemenka udara osoan izango diren estropadetan, haize kontra edo poparian, dei egingo diguzue kostalde osoko herritar guztioi euskara erabiltzera. Eskerrik asko eta zorionak beraz arraun elkarteari euskaran erabileraren aldeko apustua egiteagatik», adierazi zuten Belen Urangak eta Antton Peñalbak Euskaraldia bultzatzen ari den herritar taldearen izenean.
Amaitzeko, Joseba Esnalek zuzendaritza talde berriak arraunlariekin «oso gustura» dagoela aitortu zuen. «Oso harro gaude gure arraunlariez. Zumaiako 33. bandera etxean geratzea da gure nahia baina, batez ere, espero dugu arraunlariek Zumaiako estropadaz gozatzea. Zorte on», gaineratu zuen.
Estropadak direla eta, arranpla inguruko aparkakekuak (Arbustain) traineruen erremolke eta furgonetentzat gordeko dira. Halaber, 15:00etatik aurrera, Lurraldebuseko autobusek ezingo dute Txomin Agirre kaiara sartu, beraz, ordu horretatik aurrera, geldiuneak Pantxita Etxezarretan soilik egingo dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.