Kadeteen azken lasterketa, gaur

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Gaur Azpeitian jokatuko den lasterketak emango dio amaiera kadeteen errepideko denboraldiari. Joan den larunbatean Ordizin izan zuten lasterketa eta taldeko kide guztiek parte hartu zuten, baita lasterketa amaitu ere. «Honetan nabarmentzekoa ekainaren 11n apendize ebakuntza izan ondoren, Ander Altuna errepideratu eta lasterketa bukatzeko gaitasuna izan zuela». Ordizian, beste behin, Kimetz Etxabe izan zen amaieran onena, bosgarren iritsi zen helmugara. Denboraldia gaur amaituko da Azpeitian. «Lasterketa honek denboraldiko karreretako mendaterik gogorrena du. Etumeta igo beharko dute amaieran, hortxe erabakiko da lehiaketa». Malda tentea da kadeteentzat Etumeta, igoera luzea ere bai eta bakoitza bere tokian jarriko du, baina Viveros San Antongoek lana ona egin dute.

Antton Tolosak Mendiko Criterium duin bat egin du, eta 25. sailkatu da bi etapak batuta. Larunbatean Arantzazuko igoeran bertan azken igoera horretara ailegatzerako beste 65 km egin behar izan zituzten. Hurrengo egunean ere etapa jokatu behar zenez, indarrak neurtu eta 43. amaitu zuen. 2. etapa Urretxuko Santa Barbara gainean bukatu zen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos