Kadeteak top10ean bigarren

DV ZUMAIA.

Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kadeteak podiuma zapaltzeko zorian izan ziren Zarautzen. Denboraldiko lasterketarik azkarrena izan zen, bataz beste orduko 40 km-ko abiaduran egin zituzten lasterketako 51 kilometroak.Esprintean bukatu zen eta Kimetz Etxabe 4. sailkatu zen; 9. Ander Altuna, 20. Roman Zabaleta; 30. Aitor Agirre eta 60. Mikel Mancisidor. Parte hartu zuten 16 taldeetatik, bigarren sailkatu zen, lehenengo talde gipuzkoarra izanez, gainera, Viveros San Anton. Arratsaldean Abadiñon jokatuko dute lasterketa.

Junior mailan bi lasterketa izan zituen Antton Tolosak eta bietan maila bikaina eman zuen, kontutan izan behar da da lehen urtekoa dela. 73. izan zen helmugan. Gaur Zangotzan du Euskalerria torneoko lasterketa Tolosak. Igandean Seguran izan zuten jubenilek lasterketa eta 33. sailkatu ziren.

Alebin eta infantilek taldekako erlojuaren aurkakoa izan zuten, eta bertan Gipuzkoako tituluak banatu ziren. Alebin mailan laugarren sailkatu ziren Danel Beristain, Anuk Gogenola, Beñat Sainz eta Lizar Tolosa. Zumaiako beste taldeak, Asier Aizpuruak, Yuri Urbietak, Iker Eizagirrek eta Manex Beristainek osatutakoak, zazpigarren amaitu zuen, eta Zumaiako hirugarren taldeak 19. bukatu zuen. Talde hau Hedoi Mateosek, Kepa Urbietak, Xabat Bergarak eta Zu-haitz Valerok osatu zuten. Guztira alebin mailako 28 taldek parte hartu zuten Irunen jokatutako taldekako erlojuaren aurkakoan. Infantil mailan, 25 taldetatik Zumaia zortzigarren sailkatu zen; hiru txirrindulari izan ziren taldeko koloreak defendatzen: Garazi Bergara, Aritz Eizagirre eta Heiko Mateos. Asteburu honetan Zarautzen errepideko Gipuzkoako txapelketak izango dituzte alebinek eta infantilek.

 

Fotos

Vídeos