Jurramendira txangoa, igande honetan

Indamendi elkarteak antolatutako txango bat. /  INDA MENDI
Indamendi elkarteak antolatutako txango bat. / INDA MENDI

ZUMAIA.

Indamendi eguna ederki ospatu ondoren, igandean, ekainaren 3an, Jurramendira txangoa antolatu du Indamendi elkarteak. «Lizarraldeko mendi hau, bere 1.045 metrotako garaierakin, Nafarroako erdialdea eta Erribera bereizten dituen muga naturala da. Dituen ikuspegi zabalengatik Karlisten ekintzetako kontrolgunea izan zen, eta bere oinordekoentzat mendi sakratua da», azaldu dute Indamendi M.B.-tik.

Iratxeko monasteriotik abiatuko dira, eta «gurutze bidea» eginez San Ciprianoko ermita ikusiko dute. Hainbat tontor eta gurutzeren ondoren Jurramendiko puntu garaienera helduko dira. Jaitsiera Monjardinerantz eginez, bertako gaztelurako igoerakin amaituko dute. Guztira 15 kilometroko luzera eta 500 metroko desnibela du. Bost ordutan egiteko asmoarekin egun osoko irteera izango da.

Beti bezala, goizeko 7.30ean autobus geltokitik aterako dira. «Animatzen zaretenok izenak goiko estankoan (943.860357) eman bihar eguerdia baino lehen. Animo, bertan ikusiko gara». Prezioak betikoak izango dira: helduek 12 euro eta umeak, 6.

 

Fotos

Vídeos