Borrar
Julene Azpeitia 30. ipuin lehiaketako sari banaketa. SARA UTRERA
Julene Azpeitia ipuin lehiaketako sariak banatu dira

Julene Azpeitia ipuin lehiaketako sariak banatu dira

'Zapitik Zapira' kalejira bertan behera gelditu da; beste ekitalditxo bat egingo da Torreberrin

DV

ZUMAIA.

Sábado, 2 de diciembre 2017, 01:01

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Julene Azpeitia 30. Ipuin Lehiaketako sariak banatu ziren ostegunean Alondegiko Oxford aretoan, Euskararen Astearen baitan.

Aurkeztutako 57 ipuinen artean Idoia Fraile Ugalderen 'Erreka Bila' jaso zuen lehenengo saria. Idoiak lehengo aldiz irabazi du lehiaketa hau. Epaimahaiaren iritziz lanik onena izan da, bere idatziaren bitartez, ibilbide labur batean, asko kontatzen duelako, oso euskara ederra erabiltzen duelako eta aberatsa eta landua delako. Gainera, drama bat dena haurraren xalotasunez kontatuta dago. Oso sinbolo ederrak erabiltzen ditu eta kontatzen duena ikustarazi egiten du.

Bigarren saria Ipar Alkain Kazabonek jaso zuen 'Garbiketa eguna' lanarekin. Ipuin honetako gaiak gaurkotasun handia duen arren, oso gutxitan landu izan da horrela literaturan. Ongi kontatua, ongi garatua eta oso ongi amaitua dago epaimahaiaren iritziz eta horrez gain xehetasun handiko deskribapen sakonak ditu.

Zumaiako onenaren saria, berriz, Angel Gallo Fernandezentzat izan jaso zuen, 'Xant Jaunaren azken borroka' ipuinagatik. Zientzia fikzioaren barnean kokatzen den steampunk azpigeneroa da. Epaimahaiak adierazi duenez, Ipuina berritzailea eta originala da, egitura zaindua du eta amaiera ere originala du.

Sariak Oier Korta alkatearen, eta Arritxu Marañon eta Arritxu Iribar zinegotzien eskutatik jaso zituzten irabazleak. Ondoren, Pettik eta Irati Jimenezek 'Nigan ispilu batean bezala' emanaldia eskaini zuten. Aspaldian ez ziren aurten adina lan aurkeztu, guztira 57 hain zuzen, horietatik zazpi zumaiarrek idatzitakoak. Beraz, kasu honetan ere, inoiz baino parte-hartze altuagoa izan dute zumaiarrek. Ohikoa den bezala, irabazleen ipuinak liburu batean bildu dira eta zumaia.eus atarian ere zintzilikatu dira.

Bestalde, Zumaiako Udalak, urtero bezala, euskararen inguruko egutegi bat landu du eta aste honetan zehar herriko ikastetxeetan banatu du, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 4. mailara bitarteko ikasleen artean, hain zuzen. 2018ko egutegian 'Eleaniztasuna Zumaian' jorratuko da. Kanpotik Zumaiara etorritako 12 herritarrek hizkuntza bana aurkezten dute, horien bitartez etxeetan munduko hizkuntzez eta euskararen garrantziaz hitz egiteko. Interesdunek Udalaren webgunean ere ikus eta eskuratu ahal izango dute egutegia osorik.

Euskarak 365 egun

Euskararen Asteko egitarauaren baitan, gaur goizerako antolatutako ekitaldia, Zapitik zapira, bertan behera gelditu da. Horren ordez, beste ekitalditxo bat egingo da Torreberriko aterpean, goizeko 12:15ean 'Euskarak 365 egun' mezua zabaltzeko. Ondoren, mokadutxo bat ere egongo da parte-hartzen duten guztientzat.

Bihar, Euskararen Egunean, Ibilaldi bat euskararen arrastoan hi-tzaldi ibiltaria abiatuko da, goizeko 11:00etan, Kofradiako plazatik, Imanol Azkueren gidaritzapean. Bidean zehar, euskarak herrian izan duen bilakaeraren inguruan mintzatuko da. Izan ere, euskara ezkutatuta egon zen hainbat urtetan, baina 1960tik aurrera lekuak eta fun-tzioak irabazten hasi zen, zumaiarren eta herriko taldeen ekimenez (ikastola, udala, euskaltegia, bertso eskola...) eta ibilaldian horietako batzuk kokatu eta ezagutzeko aukera izango da.

Arratsaldean, aldiz, ekintza egitaraua ixteko, Ardiak eta otsoak euskarazko filma eskainiko da haurrentzat, 16:30ean Aita Marin. Amaitzeko, lerro hauen bitartez, dei egiten die Udalak herriko talde, elkarte, eragile eta zumaiar orori «antolatutako ekintzetan parte hartu, euskararen alde egin eta gure hizkuntza 365 egunez erabili eta bultzatzen jarrai dezaten».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios