Julen Alberdi-Gartzia eta Salaberria-Otaduy, finalera

Dinastia Etxabeko bigarren finalaurrekoak gaur jokatuko dira, 22:00etatik aurrera

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Dinastia Etxabe Txapelketak baditu bere lehen finalistak: Julen Alberdi-Gartzia gazte-jubenil mailan (21-22), eta Salaberria-Otaduy 23 urtez azpiko mailan (16-22).

Dinastia Etxabeko finalaurrekoen lehen jardunaldia jokatu zen astelehenean Aitzurin. Gazte jubenilen norgehiagokan 1-1, 3-3, 4-4, 7-7, 8-8, 9-9 eta 11-11 berdinduta egon ondoren, 11-13, 12-15, 13-16, eta 14-19 aurreratu ziren gerriko urdindun Julen Alberdi eta Gartziak. «Baina lau tanto jarraian egin eta 18-19 tanto bakar batera jarri ziren gerriko gorridun Julen Egiguren eta Uranga. Beste hiru tanto gerriko urdindunen alde 18-21 eta tanto bakarra falta partidua irabazteko», azaldu du ZKEko Jexux Iribar Olaldek. 21-21 markagailuan, «azken sakeko txaloak gerriko gorridunentzat ere; diki-daka batean lau pilotariak berriz ere pilota jokoan zutela, eta Egigurenek atzera luzatu ondoren, ezker airez errematatzeko aukera ezin hobea zuen garaian: txapa, tanto esperoan zeuden zaletuak txaloak jotzeko aukerarik gabe eta bi Julenek eskuak bere buruetara eramanaz, etsipenaren ondorioz Eguren, eta pozaren pozez Alberdi, 22 eta 21 irabazi ondoren», gogoratu du Olaldek.

Julen Alberdik bost tanto egin zituen eta bi galdu. «Pilotarik zailenetara iristen daki, hankak ondo jarri ere bai normalean eta 'buena'ra batzuetan eta kontraerasoan ziztada beste zenbaitetan, tentu ez dagoenari tantoa egiteko arrisku galantarekin» , dio ZKEko kideak. Markel Gartziak hiru tanto egin zituen eta sei galdu. «Ondo jokatu zuen eta pilota batzuk galdu bazituen ere, aurreko partiduan baino gehiago gozatu zuen». Julen Egigurenek larunbatean Amezketan jokatutako buruz-buruko partiduan txorkatila bihurritu eta ehuneko ehunean ez zegoela nabaritu genion». Jagoba Urangak, berriz, ez zuen tantorik egin eta bost galdu zituen. «Aurrekoan baina hobeto jokatu zuen, atzekoadroetan seguruago», dio.

Bigarren norgehiagoka

23 urtez azpiko norgehiagokak bi zati ezberdin izan zituen, 2-0, 2-2, 6-2 eta 8-5 bitarterainoko, Exposito eta Zezeaga gerriko gorridunak nagusi izan ziren unekoa, eta 0-10erreko partzial batekin Salaberria eta Otaduy gerriko urdindunen 8-15erainoko aldearekin jarri eta partiduaren jabe egin zirenekoa. «Exposito eta Zezeagaren erreakzioa eta lau tanto eginaz, 12-15 hurreratu ziren. Baina erremate batean Expositok asmatu ez, eta 12-18 ihesi berriz ere Salaberria eta Otaduy, 16 eta 22 irabazi zuten arte, 14-19eko parada bat tarteko». Oso norgehiagoka gogorra izan zen. Iurreta Pilota Elkarteko bi atzelariak nor baino nor atzekoadroetako nagusitza lortu nahian aritu ziren, eta aurrelariak haiei asko laguntzeaz gain, tanto ederrak egin zituzten aurrekoadroetan. «Partidu osoan zehar abiadura handiagoan pilota mugituarazi zuen Josu Zezeagaren azken zatiko beherakada izan zen norgehiagoka baldintzatu zuena gerriko urdindunen alde», adierazi du Jexux Iribarrek.

Iker Salaberriak hamar tanto egin zituen eta bi galdu. «Ondo jokatu zuen. Defentsa lanetan bere buruarekin konfiantza handia duela erakutsi zuen beste behin ere. Gorka Otaduyk ez zuen tantorik egin eta bost pilota galdu zituen, haietako bat sake-restoan».

Hodei Expsitok ondo jokatu zuen, hamar tanto egin zituen eta lau galdu. Zenbaki onak baita ere. «Planta oneko pilotaria da eta bi esku on ere baditu», goraipatu du Olaldek. Amaitzeko, Josu Zezeagak tanto bakarra egin zuen atzekoadroetan eta sei galdu, hauetako hiru sake-restoan. «Ondo jokatu zuen. Ezker-eskubiz bizi mugiarazi zuen pilota, eskubiarekin zaplasteko ederrak emanez, eta aurekoadroetan moztuaz ere bai zenbait garaitan».

Bigarren finalaurrekoa

Gaur, abuztuak 23an, bigarren eta azken finalaurrekoak jokatuko dira, 22:00etatik aurrera, Aitzuri pilotalekuan: gazte jubenil mailan, U. Alberdi-Ibarloza eta Larrañaga-Elizegi neurtuko dira eta 23 urtez azpiko mailan, Lerena-Bikuña eta Elola-Aldabe (Mata eta Aizpururen ordez, lesioak medio).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos