Borrar
Joseba Zulaika bere obrarekin. DV
Joseba Zulaikaren eta Jule Goikoetxearen bisitak, Irakurri Matte taldean

Zumaia

Joseba Zulaikaren eta Jule Goikoetxearen bisitak, Irakurri Matte taldean

Apirilaren 1ean Zulaikaren 'Aberriaren inpaseak' saiakeraz arituko dira, idazlearekin berarekin

S. U.

zumaia.

Viernes, 21 de marzo 2025, 20:00

Udaberriko liburu-zerrenda argitaratu du dagoeneko Irakurri Matte irakurle taldeak. Aberriari buruzko saiakera bat, nobela japoniar bat eta errealitatean oinarritutako nobela bat aukeratu dituzte denboraldi honetarako.

Udaberriko lehen saioaapirilaren 1ean izango da eta Joseba Zulaikaren 'Aberriaren inpaseak' saiakeraz arituko dira, idazlearekin batera. Ez aurrera eta ez atzera egoteak sortzen duen ezinegonetik abiatu da Joseba Zulaika antropologo, pentsalari eta idazlea, «gure gizartearen bilakaeraz kezkatuta dagoen edozeini interesatuko zaion liburua» osatzeko. Gaur egungo eztabaida askoren kale itsuei «beste modu batera» begiratzeko osagaiak aurkituko ditu irakurleak saiakera honetan: «euskaldunak gara ala baskoak? Euskararen aberria nahi dugu ala estatu independentea? Gizartea ala herria izan behar dira ardatz gure politiketan?» Behin betiko erantzunak baino, geldiaro honen zergatiez pentsaraziko duen lana da 'Aberriaren inpaseak'.

Bigarren saioan Yukio Mishima idazle japoniar entzutetsuaren 'Maskara baten atzean' nobelaz ariko dira. XX. mendeko autore nagusietako bat da Mishima, Literaturako Nobel Sarirako hirutan izan zen hautatua, inoiz jaso ez bazuen ere. Nobela honetan Kochan nerabeak Japonia Inperialeko giro itoan atera beharko du aurrera, orein zauritu baten antzera, garaiko gizarteak inposaturiko moldeetara egokitzeko ahalegin betean. Maiatzaren 13an izango da saioa.

Ekainaren 10ean izango da ikasturteko azken saioa. Jule Goikoetxea idazlearen konpainian 'Politeismo bastarta. Lau egun Angela Davisekin' errealitatean oinarritutako nobela izango dute hizpide. 2024ko maiatzean kokatutako istorioa da. «Jule Goikoetxea Angela Davisekin elkartzeko prestatzen ari da kategoriako hotel bateko bere gelan. Davis Bartzelonara heldu berri da, bere 80 urteekin, gorputz sendo garaiarekin eta emantzipazio borrokaren aldeko determinazio agerikoarekin. Pentsalari feminista-marxistak lau egun igaroko ditu hirian, Fira Literal ideia eta liburu erradikalen azokan, eta Goikoetxea haren bizkartzain lanetan arituko da, etorkizuneko jainkosak zer behar, bera han», aurreratzen du sinopsiak, eta jarraitzen du: Uxue Alberdi idazle eta literaturzaleak gidatzen duen irakurle taldeak hamahirugarren ikasturtea du Zumaian. Hilabetean behin (18:00) Alondegiko Moila gelan bildu izan dira taldekideak, irakurritakoak norberari zer ekarri eta iradoki dion partekatzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Joseba Zulaikaren eta Jule Goikoetxearen bisitak, Irakurri Matte taldean