Jose Manuel Aguirre 'Endañeta'ren omenaldia, larunbatean

S. U. ZUMAIA.

Datorren larunbatean, ekainak 1, Jose Manuel Aguirre 'Endañeta' izango da protagonista. 12:30ean bere bizitza zein bizipenak jasotzen dituen 'Endañeta' liburuaren aurkezpena egingo da Alondegian. 18:30ean, aldiz, omenaldia egingo zaio Odietan, bidelagun izan dituen herri kiroletako kirolariez lagunduta.

Aizkolariak: Patxi Astibia, Donato Larretxea, Mikel Mindegia, Gabriel Saralegi, Iñasio Orbegozo 'Arria II', Anjel Arrospide, Joxemiel Peñagarikano, Jose Etxebeste, Jose Ugarteburu eta Fausto Mugerza. Harrijasotzaileak: Karmele Gisasola 'Zelai III', Udane Ostolaza 'Ostolaza III', Jose Ramon Iruretagoinea 'Izeta II', Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV', Mikel Lopetegi 'Urra', Xabier Peña, Jon Gisasola 'Zelai V', Imanol Albixu 'Goikoetxe', Josu Urbieta, Martin 'Mendizabal III', Beñat 'Telleria IV', Aimar Irigoien, Jokin Eizmendi, Aimar Galarraga, Imanol Illarramendi 'Kortaberri', Julen Diaz 'Urizar Errota', Mateo Coloma 'Mateo', Gorka Etxeberria eta Josetxo Urrutia. Sebastian Lizaso eta Millan Telleria bertsotan izango dira eta Jose Angen Sarasola arituko da ekitaldia aurkezten.