Borrar
'Jesus Carrera: Hondarribiko Gorria' dokumentala eskainiko da Aita Mari aretoan. DV
'Jesus Carrera: Hondarribiko Gorria' eskainiko dute ostegun honetan Aita Mari aretoan

Zumaia

'Jesus Carrera: Hondarribiko Gorria' eskainiko dute ostegun honetan Aita Mari aretoan

Aitor Baztarrica Ocak zuzendu eta Orreaga Filmek ekoitzitako dokumentala 19:00etan proiektatuko da

Sara Utrera

Zumaia

Martes, 6 de mayo 2025

'Jesus Carrera: Hondarribiko Gorria' dokumentala eskainiko dute ostegun honetan Zumaian. Emanaldia 19:00etan hasiko da Aita Mari aretoan (sarrerak doan).

1945eko urtarrilaren 16an, 33 urte zituela, Alcala de Henareseko hilerrian fusilatu eta hobi komun batean lurperatu zuten Jesus Carrera Olascoaga hondarribiarra. 2018an haren gorpua bere jaioterrira ekartzea lortu zuten senideek. Ordea, «nor zen Jesus Carrera? Zergatik hil zuten? Eta garrantzitsuena, zergatik egon da hirurogeita hamar urte baino gehiago bere oroimena isilarazita?». Galdera horiei zein beste hainbati erantzuna emateko ikerketaren fruitua da 'Jesus Carrera: Hondarribiko Gorria' dokumentala, Jesusen senideek beraiek zein herritarrek ezagutzen ez zuten Espainiako Alderdi Komunistako buru izandakoaren «bizitza labur eta zirraragarri» baten kontakizuna. Hain zuzen ere, Maria Carrera eta Xabi Carrera, protagonistaren ilobak izango dira haren osabarekin zer gertatu zen jakin eta euren zauria ixteko beharretik abiatuta, Paco Etxeberria forentseak zuzendutako exhumazio prozesuan barneratu eta euren bizipenak partekatuko dituztenak Aitor Baztarrika Ocak zuzendutako eta Orreaga Filmak ekoiztutako obran.

Erreferentziazko adituak diren profesionalek, Carreraren biografia zehatza hain «testuinguru aldakor eta konplexuan» kokatzen lagunduko dute: Sabino Arana Fundazioko Iñaki Goiogana historialaria, Carlos Fernandez Espainiako Alderdi Komunistaren historian aditua, Mercedes Yusta Espainiako Historia Garaikideko katedraduna, Manuel Martorell kazetari eta historialari nafarra, Iosu Chueca Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko irakaslea, Mertxe Tranche ikertzailea, Aitor Azurki kazetari eta idazlea eta Alfons Quera historialari kataluinarra. «Borroka, itxaropen, miseria eta zapalkuntza urte haietan Carreraren kamarada izan ziren Marcelo Usabiaga, Sixto Agudo, Teresa Harina, Calixto Perez-Doñoro eta Luis Alberto Quesadaren testigantzek, frontearen lehen lerrora, nazien aurkako erresistentziara, frankismopeko klandestinitatera, torturetara eta fusilamendu pelotoietara eramango gaituzte», aurreratzen dute dokumentalaren egileek. Jesus Carrera hil eta 79 urteren ondoren, frankismopeko garairik latzenean PCE alderdiko Idazkari Nagusia izatera iritsi zen euskal komunista honen historia pertsonal zein politikoa berreraiki eta memoria kolektiboan txertatzeko asmoa duen dokumental historikoa da 'Jesus Carrera: Hondarribiko Gorria'.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Jesus Carrera: Hondarribiko Gorria' eskainiko dute ostegun honetan Aita Mari aretoan