Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Iazko txapelketaren une bat. SARA UTRERA
Itzurungo XIII. pilota txapelketa gaur hasiko da

Itzurungo XIII. pilota txapelketa gaur hasiko da

S. UTRERA

ZUMAIA.

Miércoles, 1 de agosto 2018, 00:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Itzurungo XIII. pilota txapelketa gaur arratsaldean hasiko da. Zortzi bikotek hartuko dute parte aurtengoan. Ohikoa den bezala, ligaxka moduan jokatuko dute, denak denen aurka neurtuko dira. Gaur, lau partida jokatuko dira, 17:30etik aurrera, Larretxo auzoko frontoi txikian. Hauek izango dira: Gorostola-Sasiain eta Antia Oliden; Martija-Odriozola eta Saizar-Martin; Manterola-Tumas eta Larrañaga-Alcantara; eta Eizagirre-Mendizabal eta Etxabe-Unanue.

Hurrengo jardunaldiak 18:00etan hasiko dira eta hiru partida jokatuko dira. Hilaren 24ra bitartean ligaxkako partidak izango dira; finalerdiak abuztuaren 27an eta finala, berriz, hilaren 29an. Euria eginez gero, Herri Eskolako frontoian jokatuko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios