Itzurungo pilota txapelketak baditu bere finalistak

Finalaurrekoaren une bat. /  BEATRIZ UTRERA
Finalaurrekoaren une bat. / BEATRIZ UTRERA

Finala ostiralean, 18:30etik aurrera, izango da Larretxoko frontoian

S. UTRERA ZUMAIA.

Oliden-Alkorta eta Sasiain-Gorostola bikoteek jokatuko dute Itzurungo XIII. txapelketako finala. Finalaurrekoak astelehen arratsaldean jokatu ziren, eta hauek izan ziren emaitzak: Sasiain-Gorostola 22-11 Martija-Odriozola eta Oliden-Alkora (Antiaren ordez) 22-10 Etxabe-Unanue.

Sasiain-Gorostola eta Martija-Odriozolaren arteko norgehiagokan: 3-0, 3-3, 7-4 eta 8-5, partidu erdirarte nahiko berdinduta joan zen jokoan eta markagailuan. Hortik aurrera, Sasiain eta Gorostola nahiko erraz nagusitu ziren 11-6, 15-7, 16-9, 17-11 eta 22-11 arte.

Oliden-Alkorta eta Etxabe-Unanueren arteko partiduan, 2-0, 2-2, 7-3, 11-4, 12-5, 14-7, 18-10 eta 22-10 nahiko erraz nagusitu ziren faborito ziren oikiar Oliden eta Alkorta, Antiaren ordez azken hau.

Finala, ostiralean

Gaurko eguraldi txarra iragarrita dagoenez, finaleko partiduak ostiralean jokatuko dira, 18:30etik aurrera Larretxoko frontoi txikian: Oliden-Alkorta eta Sasiain-Gorostola bikoteek jokatuko dute finala. Aurretik, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidua jokatuko da: Martija-Odriozola eta Etxabe-Unanue bikoteen artean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos