Zumaia
Itzurun hondartza antzoki bihurtuko da gaur Jon Maiaren ikuskizunarekinS. U.
zumaia.
Viernes, 23 de mayo 2025, 20:27
Eguraldi iragarpenak lagun, azkenean bai: Jon Maiaren 'Zumaia Harri eta Herri' ikuskizuna Itzurun hondartzan izango da gaur, gaueko 21:00etan. Lagun eta artista andana bilduko ditu bere inguruan, eta herritarrek ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera izango dute (sarrera doakoa). 'Kantu berri bat gara' proiektuari agur esango dio Maiak Zumaiarako propio egokitutako ikuskizunarekin. Gainera, ikus-entzunezko proiekzio bereziak eta argiztapen-jokoak izango dira, Itzurungo labarra bera ere emanaldiaren parte bihurtuta.
Gauean hondartzan izango den emanaldiaz gain, egunean zehar musika egitarau zabala egongo da: guztion gusturako. Musika eskolako trikitilarien kalejira, kantaldi akustiko jarraitua kofradiako balkoitik, Porrotx eta Txapasen emanaldia, dultzaineroak, Bilbo kantari eta lagunak taldea eta Azpeitiko 'Kantu jira kantuzale taldea, sardina jana... Programa kontsultatzeko: https://zumaia.eus/eu/albisteak/egitaraua-osorik.jpeg.
Gaueko ekitaldiari begira, Udalak kontuan hartu beharreko oharrak eman ditu. Hondartzarako sarbideak zabalik egongo dira, eta seinaleztapen egokia jarriko da ikusleak modu seguruan eta ordenatuan sartu-irten daitezen. Aulkiak jarriko dira mugikortasun zailtasunak dituztenentzat, adinekoentzat edo zutik egoteko zailtasunak dituzten pertsonentzat Mugikortasun zailtasun handiagoak dituzten pertsonentzat, Kantinaren gunean leku espezifikoa egokituko da.
Segurtasun seinaleak eta jarraibideak errespetatzea eskatu dute. «Kontutan hartu babes-eremuak eta harri-erorketen arriskua izan daitezkeen guneak. Ez utzi zaborrik hondartzan. Ontziak egongo dira, baina arduraz jokatzeko eskatzen dugu: Itzurun guztion artean zaindu dezagun». Bestalde, ez da sorospen zerbitzurik egongo. Beraz, itsasoa nahasia egonez gero, ez da gomendagarria uretan sartzea. Aparkalekuaei dagokionez, kanpotik datozen pertsonei gogorarazten zaie hondartzara oinez joan behar dela, eta TAO arauak indarrean egongo direla (Larretxoko aparkalekuak bertakoentzat da).
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.