Borrar
Iazko sanpedroetan egindako irteeraren baitan antolatutako ibilaldi bateko parte hartzaileak. INDAMENDI M.B.

Zumaia

Itsasu eta Ainhoa arteko ibilbidea, igande honetan Indamendi M.B.-rekin

Bestalde, sanpedroetako bidaiarako izen-ematea hilak 9an amaituko da

Sara Utrera

Zumaia

Miércoles, 4 de junio 2025

Igande honetan, ekainaren 8an, Itsasu eta Ainhoa (Lapurdi) arteko ibilbidea egingo dute Indamendiko kideek, Mondarrain (749 metro), Soporro (616 metro) eta Errebi (583 metro) igoz. Egun osoko irteera honek 14 kilometro, 900 metroko desnibel positiboa eta 850 metroko desnibel negatiboa ditu. Beraz, bazkaria motxilan eramatea gomendatzen dute antolatzaileek.

Irteteko autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauriko geralekutik). Arroako bidesarian eta Zarau-tzen autobusa geratzeko aukera dago ere, baldin eta interesatuek garaiz abisatzen badute indamendi1@gmail.com helbidera idatziz. Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen da, autobusa hainbeste ez zikintzeko.

Autobusaren prezioa 10 eurokoa da bazkide helduentzat, 13 eurokoa bazkide ez diren helduentzat eta 5 eurokoa haurren-tzat (18 urtetik behera). Izen-ematea elkartearen webgunetik (www.indamendimb.eus) egin daiteke; izena emateko epea bihar arratsaldeko 14:00etan itxiko da.

Sanpedroetako bidaia

Bestalde, azken hamarkadetako joera kontuan hartuta, aurten ere Pirinioetara bidaia antolatu du Indamendik sanpedroetan, Tenako ibarra eta Cauterets ingurura hain zuzen ere. Huescako iparraldetik, Pirinioetako hegoaldetik hasita, Pirinioetako iparraldea zeharkatuko dute, Frantziako Estatuko Pirinioetako Parke Nazionalera.

Irteera ekainaren 27an arratsaldean egingo dute, eta Panticosako bainuetxera joango dira. Bertan, Casa de Piedra mendi-aterpean egingo dute lo.

Ekainaren 28an, Gran Facha (3.005 metro) igotzeko asmoa dute Pecico aintziratik. Jaitsiera, aldiz, Col de la Fâche-tik egingo dute, eta Wallon aterpetxean egingo dute lo. Ibilaldiak 14 kilometro inguru ditu, 1.340 metroko desnibel positiboarekin eta 1.125 metroko desnibel negatiboarekin. «Hala ere, tontorrera igo nahi ez duenak Wallonera zuzenean jaisteko aukera du, Puerto de Marcadeutik (2.541 metro). Hala, ibilaldia 2 kilometro gutxiago izango litzateke, eta 400 metro gutxiago desnibel positiboa eta negatiboa», azaldu dute elkartetik.

Ekainaren 29an, gaua Walloneko aterpetxean igaro ostean, Bernat Barrau (2.793 metro) igo-tzeko asmoa dute. Ibilbideak 14 kimometro ditu, 800 metroko desnibel positiboarekin eta 1.200 metroko desnibel negatiboarekin. Baina gailurra igo nahi ez duenak badu aukera, azken zatia gailurrerako joan-etorrikoa baita. Horrela, ibilbidea 2 kilometro gutxiagorekin eta 230 metroko desnibel positiboarekin eta 350 metroko desnibel negatiboarekin geratuko litzateke. «Pont d´Espagne Marcadau uhaitza zeharkatzen duen harrizko zubia, alegia. Pirinioetako Parke Nazionalean kokaturik dago, 1.500 metroko altueran, eta turismo-gune ezaguna da».

Izen-ematea

Bidaia honen prezioa honakoa izango da: 170 euro bazkide helduentzat, 220 euro bazkide ez diren helduentzat, eta 150 euro 18 urtetik beherakoentzat. Izena emateko epea astelehenean, hilak 9, amaituko da. 30 plaza daude guztira. Bidaia egitera anima-tzen denak hurrengo kontu zenbakian sartu beharko du dirua ES27 3035 0037 44 0370007083 (Laboral Kutxa).

Diru sarreraren ordainagiria elkartearen posta elektronikora bidali beharko da (indamendi1@ gmail.com). Irteera honetarako federatuta egotea beharrezkoa izango da, edo mendiko jarduera estaliko duen aseguru pribatu bat izatea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Itsasu eta Ainhoa arteko ibilbidea, igande honetan Indamendi M.B.-rekin

Itsasu eta Ainhoa arteko ibilbidea, igande honetan Indamendi M.B.-rekin