Irrintzi tailerra eskainiko da abuztuaren 7an Torreberrin

S.U.ZUMAIA.

Irrintzi tailerra eskainiko da abuztuaren 7an, Torreberrin. Ikastaroa 16 urtetik gorakoentzat zuzendua izango da eta 18:30etik 20:30era emango da.

Izen-ematea Alondegia kultur etxean egingo da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, 943.861056 zenbakira deituz edo kultura@zumaia.eus helbidera idatziz. Tailerraren prezioa 3 eurokoa da.