Irati Osak Munduko maratoi txapelketa jokatuko du irailean

Irati Osa piraguista zumaiarra./
Irati Osa piraguista zumaiarra.

S. U. ZUMAIA.

Irati Osa zumaiarrak Munduko maratoi txapelketa jokatuko du Portugalen, irailaren 6tik 9ra bitartean. Itxas-Gaineko piragüista bigarren postuan sailkatu da jokatu den Espainiako maratoi txapelketan, 23 urtez azpiko mailan. Lasterketa honetako lehen bi sailkatuek Mundu Txapelketako txartela lortuko zuten eta Arantza Toledok (Club Piraguismo Cuenca) eta Osak nagusitasunez aritu ziren 22,6 kilometrako lasterketan, ia hasieratik bost minutuko aldea atera zieten beste aurkariei gainera. Toledo eta Osaren arteko lehia sprintean erabaki zen; helmugara batera heldu ziren arren, Club Piraguismo Cuencako piraguistak irabazi zuen 22 segundo-hamarrenegatik. Hala, Irati Osak Munduko txapelketa jokatzeko sailkatu da. Aurretik, Madrileko Blume errendimendu altuko zentroan izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos