'Inondik inora' familia antzerkia igandean eskainiko da Aita Marin

'Inondik nora' antzezlanaren une bat. /  BENETAN BE
'Inondik nora' antzezlanaren une bat. / BENETAN BE

12:00etan hasiko den emanaldirako sarrerak Turismo Bulegoan daude salgai | Shel Silversteinen testuetatik abiatuz, antzerkia, musika eta txotxongiloak uztartzen dituen lana osatu du Benetan Be konpainiak

DV ZUMAIA.

'Inondik inora' haur an-tzerkia eskainiko da igande honetan, 12:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan Benetan Be konpainiaren eskutik. «Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko! Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez», dio obraren sinopsiak. 'Inondik Inora' umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak, euskara eta ingelesa uztartuz, jakinmina eta desobedien-tzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da.

Musika zuzenean

Shel Silversteinen testuetatik abiatuz, hitzak, poemak, irudiak eta abestiak antzerki bihurtuta. Batzuetan clownarena egiten, bestetan bufoiarena. «Aktoreek musika zuzenean jo eta abestuz, panpin eta txotxongiloekin batera, paraje ezezagun zoragarrietara eramaten dituzte ikusleak. Eurekiko konplizitate eta jolas estuan beti», diote konpainiatik. Patricia Urrutia (zuzendaria), Aiora Sedano eta Jon Zumelaga dira obra honen aktoreak. Sarrerak Turismo Bulegoan daude salgai 4 euroren truke. Euskal antzerkiaren sortzaile berriei lagun- tzeko Zubi deialdiaren bultzadarekin sortu da 'Inondik Inora' proiektua eta Benetan Be ekimena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos