Iñigo Peñak Munduko Txapelketa jokatuko du Hungariako Szeged hirian

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZUMAIA.

Urteko astebururik garrantzitsuena izango da hau Itxas-Gain taldeko piraguistentzat.Alde batetik, Iñigo Peñak Hungariako Szeged hirian jokatuko du Munduko Txapelketa eta era berean Tokioko Joku Olimpikoetara sailkatzeko txartelak ere bertan banatuko dira.

Azken denboraldian bezala, bere froga k-2 1000 izango da, Talaverako Paco Cubelosekin batera. Beraien helburua, Tokiorako sailkatzeaz gain, domina bat lortzea ere izango da. Horretarako, gaur goizean kanporaketak izango dituzte, finalerdiak larunbatean eta igandean final handia. Nahi duenak Iñigoren lana telebistaz jarraitu ahal izango du Eurosport eta Teledeporte bidez egin ahal izango du.

Bestetik, Pontevedrako hirian, Lerez ibaian, Espainiako Maratoi Txapelketa jokatuko da. Bertara Itxas-Gain taldeko 18 piraguista joango dira gaur abiatuta bi furgonetetan eta helburu desberdinekin.

Irati Osa k1 mailan dagoeneko Txinako Munduko Txapelketarako sailkaturik dago, eta oraingoan k2 ko txartela lortzen saiatuko da. Helburu berdina dute baina 23 urtez azpiko k1 mailan Martin Egañak eta Unai Azkunek. Txartel bakarra dago jokoan eta, «nahiz eta zaila egongo den gogor saituko dira saria lortzen eta Iratirekin batera Txinako Munduko Txapelketarako sailkatu», diote Itxas-Gainetik.

Momentu hauetan Itxas-Gain Espainiako Ligako sailkapen orokorreko bosgarren postuan dago eta «guztien artean lortzen dituzten puntuekin postu bikain hori mantentzea da Txapelketako helburu nagusia», gaineratu dute.