Indarkeria matxistaren aurka, kalera

Elkarretaratzea egin zen Saregileen plazan eta ondoren manifestazioa. Irudian, Erribera kaletik zehar. /  ARGAZKIAK: SARA UTRERA
Elkarretaratzea egin zen Saregileen plazan eta ondoren manifestazioa. Irudian, Erribera kaletik zehar. / ARGAZKIAK: SARA UTRERA

Udalak, Berdintasun Foroak eta Mugimendu Feministak deituta kontzentrazioa egin zen, besteak beste | #Kontatu dinamikaren bitartez emakumeek jasandako eraso sexisten inguruan jasotako mezuak irakurri zituzten

SARA UTRERA ZUMAIA.

Igandean, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen. Horren harira, dozenaka lagun atera ziren kalera indarkeriaren aurka aldarrikatzeko eta erailketa matxistak salatzeko.

Eguerdian, Udalak, Berdintasun Foroak eta Mugimendu Feministak deituta, elkarretaratzea egin zuten Saregileen plazan. Ondoren, Zumaiako Mugimendu Feministak antolatutako ekintzei hasiera eman zieten: manifestazioa 'Hau ez da gure bakea. Eraso matxisten gainetik, saretze feminista' lelopean, eta eraildako emakueak gogoan hartzeko eta eraso sexistak gaitzesteko ekitaldia, Torreberriko aterpean.

Ekitaldi nagusian 'Gaur hilbetea da' izeneko olerki musikatua eskaini zuten. Jarraian, #Kontatu dinamikaren bitartez emakumeek jasandako eraso sexisten inguruan jasotako mezuak irakurri zituzten. Testigantza horiek indarkeria matxista «uste baino gertuago» dagoela erakutsi zuten. Gainera, oraindik testigantzak jasotzen ari dira, eta datozen egunetan egingo diguzte guztiak publiko.

Ekitaldiaren amaieran, eraildako emakumeak gogoan hartu zituzten lore eskaintzaren bitartez.

 

Fotos

Vídeos