Borrar
Taldeko argazkia Indamendik antolatutako txango batean. INDAMENDI M.B.
Indamendik Urkiolako Natura Parkera irteera egingo du larunbatean

Zumaia

Indamendik Urkiolako Natura Parkera irteera egingo du larunbatean

Sara Utrera

Zumaia

Miércoles, 12 de marzo 2025

Indamendi Mendi Bazkuna Untzillatxera joango da larunbatean, Urkiolako Natura Parkera. Untzillatx (941 m.) Bizkaiko hego-ekialdean dago, eta Anbotoko mendilerroaren hirugarren puntarik altuena da, Anboto bera eta Alluitzeko tontorraren ondoren. Haitzaren (hatx bizkaieraz) oinarrian dagoen Untzilla baserriari zor dio izena.

Ibilbidea Mañariatik hasi, eta Urkiolan bukatuko dute. «Bide arruntetik igoko gara, hau da, Oraietako lepotik. Jaitsiera, aldiz, Elosuko lepotik egingo dugu, Urkiolako santutegira joateko», azaldu dute Indamenditik.

Goiz buelta honek 7 km inguru eta 930 metroko desnibel positiboa eta 390 metroko desnibel negatiboa ditu. Beraz, gogorra izango dela adierazi dute. Irteerara joateko interesa dutenek ostiral eguerdira arte eman dezakete izena, Indamendiren webgunean (www.indamendimb.eus).

Irteerarako autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta Kaletik (Kantauri Plazako geralekutik). Autobusaren prezioa bazkide helduentzat 10 eurokoa izango da; bazkide ez diren helduentzat 13 eurokoa; eta haurrentzat, (18 urtetik behera) 5 eurokoa.

Bailarako Ibilaldi Neurtua

Igandean Oriora joango dira haurrei zuzendutako Bailarako Ibilaldi Neurtuan parte hartzera. Luzera desberdineko bi ibilbide egongo dira, parte-hartzaileek aukera izan dezaten. Iraupena, hamaiketakoa barne, 2,5 ordukoa izango dira ibilbide motzean (5,5 km), eta 3,5 ordukoa ibilbide luzean (9 km).

Indamenditik jakinarazi dutenez, parte hartu nahi dutenek euren eskoletan eman beharko dute izena. Irteerako trena 09:00etan abiatuko da geltokitik. Mugi txartela eramatea gomendatu dute, Indamendi ez baita tiketez arduratuko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Indamendik Urkiolako Natura Parkera irteera egingo du larunbatean