Borrar
Igande honetarako Lapurdira txangoa antolatu du Indamendik oinezkoentzat, Itsasu eta Ainhoa arteko ibilbidea egingo dute. INDAMENDI M.B.
Indamendik irteera bana antolatu du korrika taldearentzat eta oinezkoentzat astebururako

Zumaia

Indamendik irteera bana antolatu du korrika taldearentzat eta oinezkoentzat astebururako

Indamendi Mendian Korrika taldeek urteko lehen saioa egingo dute larunbatean; parte hartzaileek bi ibilbideren artean hautatzeko aukera izango dute

Sara Utrera

Zumaia

Miércoles, 22 de enero 2025

Indamendik bi irteera antolatu ditu asteburu honetarako: lehena larunbatean, hilak 25, Korrika taldearen irteera izango da, eta igandekoa, hilak 26, oinezkoena. Indamendi Mendian Korrika taldearen urteko lehen saioa izango da larunbatekoa.

Andoain inguratzen duten mendiak arakatuko dituzte, gailur ezagun batzuk barne: Mutto, Aizkorriko, Onddo eta Adarra (azken hiru tontor hauek irteera luzean parte hartuko dutenak bakarrik). «Adarrako gailurretik, 817 metroko altueran, ikuspegi zoragarriak izango ditugu, eguraldiak horretarako aukera ematen ba-du. Larrun, Aiako Harria, Txingudiko badia, Donostia, Hernio eta beste hainbat interesgune ere. Ibilbidean zehar, trikuharri, tumulu eta menhirren ondotik igarotzeko aukera ere izango dugu», azaldu dute Indamendiren kideek.

Bi ibilbide egongo dira aukeran: bata, laburragoa, 13 kilometro eta 550 metroko desnibel positiboa duen distantzia duena, eta bestea, luzeagoa, Adarra Trail ibilbidea jarraituko duena, 21 kilometro eta 1.000 metroko desnibel positiboa duena.

Parte hartzaileak goizeko 08:00etan aterako dira skate parkeko aparkalekutik, Aita Mari futbol zelaiaren ondotik.

Oinezkoen taldea Lapurdira

Igandean, hilaren 26an, oinezkoen taldearen txanda izango da eta Lapurdira joango da. Itsasu eta Ainhoa arteko ibilbide zoragarria egingo dute, Mondarrain mendira (749 metro) igota. Irteera honek 14 kilometro, 900 metroko desnibel positiboa eta 850 metroko desnibel negatiboa ditu.

Irteerarako autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauriko geralekutik). Autobusaren prezioa bazkide helduentzat 10 euro izango da, bazkide ez diren helduentzat 13 euro eta haurrentzat (18 urtetik beherakoentzat) 5 euro.

Izen-emateak

Asteburu honetako irteeretan parte hartu nahi dutenek indamendi1@gmail.com e-postara idatzi edo 666 377 442 WhatsApp zenbakira mezua bidali beharko dute, ostiral eguerdia baino lehen. Indamendi elkartetik parte hartzera gonbidatu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Indamendik irteera bana antolatu du korrika taldearentzat eta oinezkoentzat astebururako