Borrar
Indamendik antolatutako irteera baten talde-argazkia. INDAMENDI M.B.

Zumaia

Indamendik Ergara irteera antolatu du igande honetarako

Asteazkena, 22 azaroa 2023

Comenta

Indamendi M.B.-k irteera bat antolatu du Nafarroara igande honetarako, hilaren 26rako. «Leitzarango autobiaren amaieran, Biaizpeko haitzartearen inguruan egingo dugu ibilbidea. Latasako herritik abiatuta, lehenbizi, Biaizpera joango gara erreka ondotik, handik ekingo baitiogu igoerari. Erga tontorrak 1.094 metroko altuera du, eta Iruñarriko arrora ikuspegi zabala eskaintzeaz gain, pagadiak, gerra-lubakiak, eta Trinidade baseliza ospetsua ditu bere inguruan. Gure bideak, basoak zeharkatuz, berriro Latasara eramango gaitu», azaldu dute Indamenditik. Goiz buelta honek 13 kilometro eta 780 metro metatuak ditu guztira.

Irteerara joan nahi dutenek elkartearen webgunean ( www.indamendimb.eus) edo estankoan (943860357) eman beharko dute izena, ostiral eguerdia baino lehen. Autobusa, Patxita Etxezarretan, Kantauriko geltokitik , aterako da goizeko 07:30ean; bere prezioa zazpi eurokoa da helduentzat eta bost eurokoa umeen-tzat. «Gogoratu baita ere, Indamendik antolatzen dituen irteeratara edonor joan daitekeela, nahiz eta bazkide ez izan. Animatu eta bertan ikusiko dugu elkar», gaineratu dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Indamendik Ergara irteera antolatu du igande honetarako

Indamendik Ergara irteera antolatu du igande honetarako