
Zumaia
Indamendi Mendian Korrika taldeak bi irteera antolatu ditu asteburu honetarakoSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Indamendi Mendian Korrika taldeak bi irteera antolatu ditu asteburu honetarakoIndamendi Mendian Korrika taldeak bi irteera antolatu ditu astebururako. Larunbatean, martxoak 22, irteera luzea egingo du eta igandean, berriz, motza. «Larunbaterako prestatu dugun irteera luzea baina ikusgarria izango da. Lezotik Hondarribiraino joango gara Jaizkibel inguruko kostalde zoragarritik igarota. Ibilbide honetan, Kantauri itsasoaren eta kostaldearen ikuspegi zoragarriez gozatuko dugu. Ibilbidean zehar bidezidor mal-kartsuak eta paisaia natural paregabeak zeharkatuko ditugularik», azaldu dute antolatzaileek. Ibilbideak 27 kilometro eta 700 metroko desnibel positiboa ditu.
Larunbatean goizeko 07:30ean Skate-parkean elkartuko dira parte hartzaileak. «Handik Lezora joango gara kotxez, eta bertan utziko ditugu kotxeak ibilbideari ekiteko». Hondarribira arteko bidea egin ondoren, bertan merezitako atsedenalditxo bat egin eta, ondoren, Lezora itzultzeko autobusa hartuko dugu».
Irteera honetan parte hartu nahi dutenek 666 377 442 WhatsApp zenbakira edo indamendi1@ gmail.com posta elektronikora mezu bat idatzi beharko dute autoak antolatu ahal izateko.
Igandean ere kostaldean ibiliko dira, baina kasu honetan Zumaia inguruan: Zumaiatik Elorrixara igo eta Txokototik barrena bueltatuko dira berriz ere Zumaiara. Ibilbideak 14 kilometro eta 450 metroko desnibel positiboa ditu gutxi gorabehera.
Irteera honetan parte hartuko dutenak goizeko 08:30ean elkartuko dira Molibarriko zubian.
«Biak ere irteera ederrak izango dira beraz, ez galdu konpainia onean gozatzeko aukera hau!», gonbidatu dute antola-tzaileek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.