INAUTERIETAKO LEHIAKETAKO SARIAK BANATU DIRA

INAUTERIETAKO LEHIAKETAKO SARIAK BANATU DIRA

Inauterietako kartel lehiaketako eta argazki txokoaren bozketako sariak banatu ziren ostiralean, Oxford aretoan. Maria Lopezen marrazkia izan da 2019ko Zumaiako Inauterietako kartel irabazlea; lehiaketako herritarren saria, berriz, Irrimarrak (Karmele Gorroño eta Irene Irureta) irabazi du. Argazki txokoan ateratako argazkien lehiaketan boto gehien eskuratu dutenak hauek izan dira: Talde mailan, 'Andaluziarrek' irabazi dute, eta binakako maila, berriz, 'Bonnie and Clyde'.