Borrar
2024ko inauterietako kartel irabazlea. IOLANDE OSTOLAZA
Inauterietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko azken egunak

Zumaia

Inauterietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko azken egunak

Interesdunek astearterako entregatu beharko dituzte lanak Alondegia kultur etxean

Sara Utrera

ZUMAIA.

Sábado, 8 de febrero 2025, 21:24

Otsailaren 28tik martxoaren 3ra ospatuko dira Inauteriak Zumaian eta festa horiek iragartzeko, urtero bezala, martxan da zumaiarrei zuzendutako 2025eko inauterien kartel lehiaketa.

Parte hartzaileek otsailaren 11 arte aurkeztu ahal izango dituzte Alondegia kultur etxean haien proposamenak. Aurtengo kartelaren gaia eta irudiak jaso beharreko testua 'Zumaiako Inauteriak 2025' izango da. Zumaiarrei dago zuzendua lehiaketa eta partaide bakoitzak gehienez hiru proposamen aurkeztu ahal izango ditu DinA3 neurrian (297x 420mm), paperean eta digitalean. Teknika librea da eta lan bakoitza gutun-azal itxi batean aurkeztu beharko da, egilearen izenarekin batera.

Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta bi sari izango dira. Kartel irabazlea (300 euro) eta herritarren saria (50 euro). Bien kasuan Gertu elkarteko kideen saltokietan gastatzeko izango da. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da. Kartelak ikusgai egongo dira otsailaren 18tik martxoaren 3a arte Alondegian. Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunen barnean jasoko dira.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Inauterietako kartel lehiaketara lanak aurkezteko azken egunak