Borrar
Inauterietako kartel lehiaketara aurkeztutako 14 lanak Alondegiko sarreran daude ikusgai. KULTURA SAILA
Inauterietako kartel lehiaketako lanak, Alondegiko sarreran ikusgai

Zumaia

Inauterietako kartel lehiaketako lanak, Alondegiko sarreran ikusgai

Martxoaren 3ra arte egongo dira eta boto gehien jasotzen dituen kartelak irabaziko du Herritarren Saria

S.U.

zumaia.

Lunes, 17 de febrero 2025, 20:49

Otsailaren 28tik martxoaren 3ra ospatuko dira Inauteriak Zumaian eta festa horiek iragartzeko, urtero bezala, kartel lehiaketa jarri zuen martxan kultura sailak urte hasieran.

Aurten 14 lan aurkeztu dira guztira lehiaketara, eta hauek Alondegia kultur etxeko sarreran daude ikusgai. Epaimahaiak erabakitako kartel irabazleak iragarriko ditu aurtengo festak, eta Herritarren Saria, aldiz, herritarren botoen bidez erabakiko da.

Lanak martxoaren 3ra arte egongo dira ikusgai eta, bitartean, gerturatzen direnek beren irudi gogokoenaren aldeko botoa eman ahal izango dute. Boto gehien jasotzen dituen kartelak irabaziko du Herritarren Saria eta egileak 50 euroko balioa duen erosketa bonoa jasoko du, Gertu merkatari eta ostalari elkarteko kide diren saltokietan gastatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Inauterietako kartel lehiaketako lanak, Alondegiko sarreran ikusgai