Zumaia
Inauterietako helduen mozorro lehiaketak baditu irabazleakS.U.
zumaia.
Sábado, 8 de marzo 2025, 21:32
Aurtengo inauterietako helduen mozorro lehiaketak baditu irabazleak. Azken urteetan bezala, joan den larunbatean hainbat herritar animatu ziren Oxford aretoko Argazki Txokotik pasatzera. Irudiak Zumaia Gukaren webgunean argitaratu ziren, herritarrek mozorrorik onenak aukera zitzaten botoen bidez.
Banakako edo bikoteko kategorian 'Okto Putxi' izan da irabazlea, eta taldekakoan, berriz, 'Durum Kebab'. Sariak Gertu merkatari elkartearen eskutik jasoko dituzte; lehenengoak 80 euroko balioa duen erosketa bonua jasoko du elkarteko kide diren dendetan gastatzeko, eta bigarrenak, taldekako irabazleak, 200 euroko balioa duen bonua eskuratuko du.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.