Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Bi bisitari Iñaki Zabala 'Ali' artista azkoitiarraren erakusketaz gozatzen. SARA UTRERA

Zumaia

Iñaki Zabala 'Ali' artista azkoitiarraren erakusketa, hilaren 19ra arte Oxfor aretoan

Sara Utrera

zumaia.

Larunbata, 4 urria 2025, 20:59

Comenta

Iñaki Zabala 'Ali' artista azkoitiarraren pintura erakusketa ikusgai izango da urriaren 19ra arte Alondegia kultur kalaren Oxford aretoan.

Teknika desberdinak erabiliz egindako 25 bat eskuadrok osatzen dute erakusketa. Artistak berak bere barne mundua eta mundu poetikoa adierazteko erabiltzen dituen lanak dira. Bere ibilbide artistikoan zehar egindako askotariko lanak dira hauek. Teknika mistoaren bidez eginak dira gehienak, eta testura ezberdinak antzeman daitezke horietan. Bere lan batzuetarako paper errea erabili du ere. Artistak koloreekin jolasten du, batez ere ikusleek aretoan sartzean parez pare topatzen dituzten mosaikoetan. Oxford aretoan dauden pieza batzuetan ere urre eta kobre koloreko detaileak ikus daitezke kolore sorta ezberdinen artean.

«Jendeak artelanen esanahiagatik galdetzen dit. Eta nola erantzun, galdera horrek nire baitan urteak daramatzanean... Momentuko sentipenak dira, besterik ez», azaldu du 'Ali'-k.

Iñaki Zabala 'Ali'-ren pintura erakusketa urriaren 19ra arte egongo da zabalik, ondorengo ordutegian: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iñaki Zabala 'Ali' artista azkoitiarraren erakusketa, hilaren 19ra arte Oxfor aretoan

Iñaki Zabala 'Ali' artista azkoitiarraren erakusketa, hilaren 19ra arte Oxfor aretoan