Ikasturtearen hasiera Zumaiako Herri Eskolan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Ostiral honetan, hilak 7an, 2018-2019 ikasturteari ekingo dio Zumaiako Herri Eskolak. HH eta LHko ikasleek emango diote ikasturteari hasiera, goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara hain zuzen.

Aita Mari eraikinean, HH eta LH 1go mailakoak izango dira eta Sagarbide eraikinean, berriz, LH 2. mailatik LH 6. mailara. Egun horretan, Bigarren Hezkuntzatik aurrerakoek ikasturtearen aurkezpen-ekitaldia izango dute, goizeko 10:00etan (autobusa ordu erdi lehenago irtengo da). Bertan tutoreak ikastaldeari ikasturtea aurkeztuko dio, hala nola ikasle-taldea, irakasgaiak, irakasleak, egutegia edota ordutegia.

Sagarbide eraikinean DBH 1. eta DBH 2.ko ikasleak izango dira; Aita Mariko eraikin berrian, Batxilergokoak, eta eraikin zaharrean, berriz, DBH 3.; DBH 4., Curriculum Anitzeko Ikasgela II, Zeregin Ikaskuntzako Gela, Batxilergoko 1. eta Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasleak.

Ordutegiari dagokionez, hauek izango dira: DBH (HAUSPOA proiektua) irailetik ekainera, 8:15etik 14:15era; Batxilergoko 1. maila, astelehen, astearte, asteazken eta ostegunetan 8:15etik 15:10era eta ostiralean 8:15etik 14:15era. Batxilergoko 2. maila, astelehen, astearte eta ostegunetan, 8:15etik 15:10era eta asteazken eta ostiraletan, 8:15etik 14:15era. Amaitzeko, Goi Mailako Heziketa Zikloaren ordutegia 8:15etik 14:15era izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos