Zumaia
Ikasturte amaierako jaialdia eskaini dute Zumaiako Musika eta Dantzako ikasleekJueves, 19 de junio 2025, 21:15
Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ikasturte amaierako jaialdia eskaini zuten atzo, Beheko Plazan. Kantu korala, musika tailerra, euskal dantza, antzerkia eta instrumentu ezberdinetako ikasleek parte hartu zuten hitzorduan. Plazara gerturatu zirenek kurtsoa agurtzeko prestatzen aritu diren pieza ezberdinez gozatu ahal izan zuten. Dantza ikasleentzako azken hitzordua 23ko gauean izango da, San Juan gauean: lehendabizi, 22:00etan, Sanjuaniturrian dantzatuko dute eta ondoren, 23:00etatik aurrera, Gernika parkean ospatuko den Ekhi Gauean.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.