Zumaia
Hirugarren eta bosgarren postuak lortu ditu Zumaiak Euskotren Ligako itzuleranGizonezkoen traineruaren hurrengo jardunaldia hilaren 12an izango da, 18:00etan Plentzian
Telmo Deun a.e.-ko emakumezkoen traineruak Euskotren Ligako lehen bi jardunaldiak jokatu ditu asteburuan: larunbatean Bilbon eta igandean Sestaon.
Publicidad
Zumaia-Delteco trainerua hirugarren postu bikainarekin bueltatu zen elitera VII. Bilboko Banderan, 10:50:80ko denborarekin. Emakumezkoen traineruak lehen txandan egin zuen arraun, hasieratik bukaerara nagusituz.
Hurrengo egunean, Zumaia-Deltecoko arraunlariei bigarren txandan arraun egitea egokitu zitzaien, bigarren kaletik, eta horrek ez zien onurarik ekarri. Zumaiarrak bosgarren izan ziren 11:10:98ko denborarekin.
Arraun Lagunak izan zen bi estropadetako irabazlea. Lehen bi jardunaldiak batuta,
Zumaiako trainerua laugarren postuan dago sailkapen nagusian, 10 punturekin. Hurrengo hitzordua larunbatean izango du Donostian, IX Bandera Fabrikaren lehian, 17:25ean.
Gizonezkoak etxean
Bestalde, gizonezkoen Sukia-Zumaia traineruak Zumaiako Ikurrina jokatu zuen igandean etxean, itsasoan. Estropada lineakoa izatea aurreikusita zegoen, baina itsasoaren egoera eta balizak behar bezala finkatzea ezinezkoa zenez, erlojuaren aurka jokatu behar izan zen.
Publicidad
12 traineruak seiko bi txandatan banatuta atera ziren; eta bigarrenean jokatu zuen zumaiarrak, itsasoa zakarrago zegoenean. Telmo Deun a.e.-ko traineruak ez zuen baldintza onenetan arraun egin, eta hamargarren postuan sailkatu zen 23:35.32 denborarekin;sailkapen nagusian laugarren postuan jarraitzen du 40 punturekin.Zumaiako bandera Pedreñarentzat izan zen (22:54:54).
Kae1 Ligako sailkapen nagusian Sukia-Zumaiak laugarren tokian jarraitzen du, 40 punturekin. Aurretik, Zumaiako emakumezkoen VIII. Ikurriña jokatu zen, ETE Ligako seigarren jardunaldia, non Zarautz nagusitu zen 11:43:03 denborarekin.
Publicidad
Zumaiako gizonezkoen traineruaren hurrengo jardunaldia hilaren 12an izango da, 18:00etan Plentzian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión