Borrar
'Txarriboda' antzezlaneko aktoreak obraren une batean.
Hika teatroaren 'Txarriboda' ikuskizuna ostiralean eskainiko da Aita Mari aretoan

Hika teatroaren 'Txarriboda' ikuskizuna ostiralean eskainiko da Aita Mari aretoan

Sarrerak turismo bulegoan daude salgai 9,5 euroren truke, 6 euroan Gazte Txartelarakin erosita

DV

ZUMAIA.

Jueves, 1 de enero 1970

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hika Teatroa konpainiak 'Txarriboda' antzezlana eskainiko du ostiralean, 22:00etatik aurrera Aita Mari aretoan. «Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira eta ospakizun itzela antolatu die emaztegaiaren aitak, Ipertrolako handi mandiak. Baina ezustekoz ezusteko, festa kolokan egongo da. Ezkontza baino Txarriboda emango du», dio obraren sinopsiak.

Aktoreen inprobisazioetatik abiatuta, Agurtzane Itxaurragak idatzitako testuaren inguruan sortutako obra da 'Txarriboda', eta Kepa Errastiren laguntzarekin. Sandra Fernandez Agirre, Patxi Gonzalez, Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti, Juanjo Otero eta Iñaki Marur aktoreek osatzen dute 'Txarriboda'-ren antzezle taldea.

«Hausnartu nahi nuen ezkon-tzak nola diren ekitaldi batzuk inoiz ez direnak modaz pasa. Belaunaldiz belaunaldi transmititu dira eta gainera liturgia berdinarekin, ez dira garatu, ez dira aldatu, beti errepikatzen da gauza bera eta jarraitzen dugu sinezten hori dela bizitzako egunik zoriontsuena, ez bakarrik senar-emazteentzat, gonbidatuen-tzat ere. 'Ezkontza daukat' horren atzetik badakigu jaia datorrela. Hori kontutan hartuta, hain liturgia teatrala izanda, garbi nuen modu batera kritika soziala egin nahi nuela, baina umoretik eta festa lortuz, narrazio basati bat kontatuta. Hasi itxurakeriatik, zelofanezko historio batetik eta nola hori apurtzen joaten den. Horretarako giltzarria izan da kabareta», adierazi du Agurtzane Intxaurragak.

Antzerkia ikusteko sarrerak turismo bulegoan daude salgai 9,5 euroren truke, 6 euroan Gazte Txartelarekin erosita.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios