Hezurbeltzak taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean Aita Mari aretoan

Gorka Hermosa, Jon Maia eta Jesus Prieto 'Pitti' -k osatzen dute Hezurbeltzak proiektua. / HEZURBELTZAK
Gorka Hermosa, Jon Maia eta Jesus Prieto 'Pitti' -k osatzen dute Hezurbeltzak proiektua. / HEZURBELTZAK

Sarrerak aurrez erosi daitezke, 10 eurotan, www.musikaze.com atarian edo aretoko atean 12 eurotan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Hezurbeltzak taldeak kontzertua eskainiko du ostiral honetan, hilak 15ean, 22:00etan Aita Mari aretoan.

Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu eta bere zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen da. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. «Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena».

Jon Maia Soria bertsolaria taldeko abeslaria eta letragilea da, Gorka Hermosa akordeoilaria eta Jesus Prieto 'Pitti', berriz, gitarrajolea.

Musika ikuskizuna ikusteko sarrerrak https://entradas.musikaze.com atarian daude salgai 10 eurotan. Turismo bulegoan ez dira salduko, baina lehitalian ere erosteko aukera izango da 12 euroren truke. Aita Mariko ateak 21:30ean irekiko dira. Informazio gehiago: www.hezurbeltzak.com atarian.

Temas

Zumaia
 

Fotos

Vídeos