Herriartekoaren zesta puntako finala jokatuko du Zumaiak

Zumaiarrak sailkatze ligaxkako jardunaldian. /  S. UTRERA
Zumaiarrak sailkatze ligaxkako jardunaldian. / S. UTRERA

SARA UTRERA ZUMAIA.

Gipuzkoako Herriarteko txapelketaren zesta puntako finala jokatuko du Zumaiak. Finala bihar, ostirala, izango da Mutrikuko Miruaitz frontoian, 19:00etatik aurrera. Mutriku izango da, gainera, Zumaiaiak izango duen aurkaria.

Hauek izango dira Zumaia ordezkatuko duten puntistak: Kadete maila, Luken Aizpurua eta Haritz Egaña; jubeniletan, Eduardo Agirre eta Cristian Saez eta nagusietan, Telmo Manterola eta Unai Uranga.

Txapelketako sei partidak irabazi ondoren, nagusitasunez sailkatu dira puntista zumaiarrak finalerako. Sailkatze ligaxkako azken jardunaldian 3 eta 0 irabazi zuten Hondarribiaren aurka.

Emaitzak honako hauek izan ziren: Kadetetan, Luken Aizpuruak eta Haritz Egañak 30 eta 20 emai-tzarekin irabazi zuten; jubeniletan, Eduardo Agirrek eta Julen Lopezek 35 eta 11 eta nagusietan, Telmo Manterolak eta Unai Urangak 35 eta 16 emaitzarekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos