'Herri txiki, infernu handi' saioa, ostegun arratsaldean Oikiako Frontoian

S.U. ZUMAIA.

'Herri txiki, infernu handi' saioko bideo proiekzioa egingo da ostegunean, hilak 28an, Oikiako frontoian. Bertan, oikiarrekin egin dituzten elkarrizketak eskainiko dira primizian.

Ekitaldia arratsaldeko 20:00etatik aurrera izango da eta bertan Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleak eta Sebastian Lizaso bertsolaria izango dira. Gerturatzen direnek, bideo proiekzioa, Gurrutxaga eta Pagadiren monologoa eta Lizasoren bertso saioaz gozatzeko aukera izango dute.