Heldu da lehen garaipena Viveros San Antonentzat

Donostiako belodromoan. /  MARTIN EARLY
Donostiako belodromoan. / MARTIN EARLY

Ander Altunak Amorebietan irabazi zuen ziklo krosean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Heldu da lehen garaipena Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkartearentzat. Ander Altunak eman dio garaipena. Lasartearrak Amorebietan irabazi du, ziklo krosean, bigarren sailkatuari (Altube oñatiarrari) 50 segundo aterata.

«Amorebietako ziklo krosean hasieratik jaun eta jabe izan zen Ander Altuna; ziklo krosean lana ondo egiteaz gain zortea ere alde izan behar duzu eta Amorebietan matxurarik eta erorikorik gabe lana borobiltzeko modua izan zuen Viveros San Antongo txirrindulariak, beste behin erakutsiz kadete mailan eta ziklo krosean Euskal Herriko onenetakoa dela», azaldu du Zumaiako Txirrindularitza Elkarteko kide den Arritxu Iribarrek.

Heiko Mateosek bere lehen denboraldi honetan ikasten jarraitzen du eta ikasten ari den horri etekina ateratzen ari da. 42. sailkatu zen Amorebietan, «azken itzulian ere borrokatuz eta ikasitakoari eta duen gogoari esker bi txirrindulari aurreratuz». Igandean Lezaman izango dute lasterketa Viveros San Antongo bi ziklokroslariek.

Pistan, Donostiako belodromoan, Bioracer torneoko bigarren jardunaldian, hiru txirrindularik defendatu dituzte Viveros San Antongo koloreak. Aritz Eizagirre kadete mailan estreinatu zen: scratchean 12. sailkatu zen eta puntuaketan 19. lehenengo aldia zuen eta «esan daiteke txukun ibili zela eta, garran- tzitsuena, erorikoak saihestu zituela. Ihesaldietan sartzen bakarrik ez, bakarrik ihes egiten ere saiatu zen, baina ez zuen nahia gorpuztu». «Viveros San Antongo bi jubenilek kanporaketa txarra egin zuten eta arantza puntuaketan atera ahal izan zuten. Emaitza ez zen ona izan baina lasterketan jarrera bai, aurpegia emanez, karrera hausten saiatuz», gaineratu du. Azkenean Antton Tolosa 14. sailkatu zen eta Mikel Mancisidor 23. Hurrengo pistako jardunaldia abenduaren 1ean izango da.

 

Fotos

Vídeos