Borrar
Sukia-Zumaia trainerua, Santurtziko estropadan. ARIZMENDI

Zumaia

Hasi da KAE1 Liga gizonezkoen traineruarentzat

S.U.

ZUMAIA.

Lunes, 23 de junio 2025, 21:50

Sukia-Zumaia traineruak asteburu honetan hasi du KAE1 Liga. Telmo Deun A.E.-ren gizonezkoen ontzia bikain hasi zen, bigarren postua lortuz, 20:23:22ko denborarekin, larunbatean Astilleron jokatu zen lehen jardunaldian.

Ez zitzaion hain ondo joan bigarren jardunaldian, Pasaian. Sukia-Zumaia traineruak bosgarren postuan bukatu zuen II-Adinberri Bandera-XL Pasaiako Ikurriñan, 20:56:11ko denborarekin.

Denboraldiko lehen bi banderak Santurtzirentzat izan ziren (20:13:46 Astilleron, eta 20:40.60 Pasaian).

Bi hitzorduak batuta, Zumaiako gizonezkoen ontzia sailkapeneko hirugarren postuan dago 19 punturekin. Asteburu honetan Donibane Lohizunen eta Portugaleten lehiatuko da.

Garaipena beteranoentzat

Bestalde, Zumaiako beteranoen traineruak beteranoen I. Adinberri Bandera irabazi zuen B kategorian, larunbatean Pasaiako badian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hasi da KAE1 Liga gizonezkoen traineruarentzat

Hasi da KAE1 Liga gizonezkoen traineruarentzat