Hasi da Euskaraldia Zumaian ere

Euskaraldiari hasiera emateko ekitaldia ospatu zen ostiralean, Kofradiako plazan. Bertsoak ere abestu ziren. / ARGAZKIAK: SARA UTRERA
Euskaraldiari hasiera emateko ekitaldia ospatu zen ostiralean, Kofradiako plazan. Bertsoak ere abestu ziren. / ARGAZKIAK: SARA UTRERA

SARA UTRERA ZUMAIA.

Ostiralean eman zitzaion hasiera Euskaraldiari. 1.800 zumaiar baino gehiagok eman dute izena 11 egunez, abenduaren 3ra arte, Ahobizi edo Belarriprest izateko. Eta ostiral arratsaldean ekimenari hasiera emateko ekitaldi berezi bat ospatu zuten, katxaperoekin, bertsoekin eta sagardoarekin.

«Hilabete luzez une honetarako prestatzen aritu gara, eta hemen gaude hainbat herritar, euskararekin konprometitzeko prest! Ohitura ba-tzuk aldatu eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko prest! Euskarari buruz hitz egiteari utzi, kontzientzia hartu eta euskaraz komunikatzeko prest, hitz eginez eta entzunez!», esan zuten Euskaraldia prestatzen aritu den taldearen ordezkariek.

Beste deialdi baten berri ere eman zuten. «Abenduaren 3a astelehena izanik, gure ospakizun festa abenduaren 1ean egingo dugu, larunbat eguerdian. Beraz, Euskaraldian parte hartuko duzuen guztioi gonbidapen berezia egiten dizuegu», azaldu zuten. Ekitaldia, datorren larunbatean, 12:00etan hasiko da Kofradiako plazan. Bertan, Euskaraldiko argazki erraldoi bat aterako da, eta «denok zarete beharrezkoak horretarako. Ondoren, Beheko Plazara joango gara kalejiran, han kantuz eta janez borobilduko dugu jaia».

Bestetik, oraindik izena emateko aukera dagoela gogoratu zuten, astelehenean eta asteartean, 18:00etatik 20:00etara, Oxford aretoan.

 

Fotos

Vídeos