Hasi dira Sanbartolomeak Oikian

Txikiak ere animatu ziren parte-hartzera. / S.U.
Txikiak ere animatu ziren parte-hartzera. / S.U.

SARA UTRERA ZUMAIA.

Jolas eta puzgarriekin eman zitzaien hasiera atzo Sanbortolome jaiei Oikian. Apar festaren eta umeen herri bazkaria eta gero, XII. karrikotxe jaitsierarekin eta Zurrumurru zirko tailerrarekin gozatzeko aukera izan zuten herriko gazteek. Ondoren, gainera, txokolatea izan zuten. Jarraian 2018ko Bertso erronkaren III. jardunaldia ospatu zen, eta gauean, berriz, DJ Pajaritorekin dantzaldia egon zen goizalderarte.

Gaur, San Bartolome eguna

Gaur San Bartolome eguna ospatuko da auzoan. 11:00etan meza nagusia ospatuko da; ondoren pilota partidak: Gurrutxaga-Beristain, Larrañga-Etxabe, Zubiria-Bikoña, eta Alberdi-Aizpuru izango dira. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, asto probak izango dira: Peio Etxabe (Kimi), Valentin Eizagirre, Ander Etxabe (Irrintzi), eta Iñaki Muniosoro (Kixkur) hartuko dute parte. Eta gauen, 22:30etik aurrera, Ostolaza eta Narbaizarekin erromeria.

Temas

Jaiak

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos