Borrar
'OTS' ikuskizunaren une bat. IKER GOZATEGI
Haatik Dantza Konpainiaren 'OTS' ikuskizuna eskainiko da gaur Aita Mari aretoan

Zumaia

Haatik Dantza Konpainiaren 'OTS' ikuskizuna eskainiko da gaur Aita Mari aretoan

20:00etan hasiko da. Sarrerak turismo bulegoan eta sarrerakzumaia.eus atarian daude salgai

Sara Utrera

Zumaia.

Jueves, 8 de mayo 2025

Haatik Dantza Konpainiaren 'OTS' ikuskizuna eskainiko da gaur, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Dantza lan hau 'Herri Gogoa' Euskal Herriko lehen zigilu diskografikoan islatutako mugimendu kultural abangoardista berrinterpretatzeko bultzada gisa sortzen da. Zentsura zela eta, zigilu hori inoiz ofizialki existitu ez bazen ere, berrehun diskotik gora argitaratzea lortu zuen, euskal kultura biziberritu eta berritzeko helburuarekin.

Jone San Martin, nazioarteko ospea duen dantzari eta sortzaile Donostiarrak sortutako koreografiak, euskal dantza izan du inspirazio iturri. Hauek aztertzerakoan, antolatzeko eta espazioan «idazteko» modu berriak sortu, eta euskal dantzen mekanismoak, interprete bakoitzaren eta taldearen sentimendu intimo eta personalagoak adierazteko tresna gisa erabili ditu. Disketxe batek inspiratutako lana izanik, musikaren erabilpenak garrantzi berezia hartu du. «'Herri Gogoa' disketxearen katalogoa erabiliz, mundu horren «argazki» bat sortu eta konposizio, soinuzko dokumental eta testigantza musikalen erreportaje bat eraiki dugu, inprobisazio eta experimentazioari esker bizirik bidaiatzen duena emanaldiz emanaldi», aurreratu dute Aiert Beobidek eta Iurre Aranburuk zuzendu eta ekoitzitako lanari buruz. Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Iñigo Etxeberria, Itzel Vela, Jon Arsuaga, Leire Romero, Libe Sukia eta Nagore Zabala dira 'Ots' ikuskizunaren protagonistak.

Sarrerak 8,50 euroan daude salgai (Gazte Txartelarekin 5,95 euro erosita) turismo bulegoan eta sarrerakzumaia.eus webgunean, emanaldia hasi baino ordu batzuk lehenago arte. Aita Mariko leihatilan ere egongo dira salgai, ikuskizuna hasi aurretik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haatik Dantza Konpainiaren 'OTS' ikuskizuna eskainiko da gaur Aita Mari aretoan