Gure Ametsa elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu Narrondoko jaiak ospatzeko

S.U.ZUMAIA.

Narrondoko jaiak datorren astetik aurrera ospatuko dira. San Kristobal jaiak direla eta, Gure Ametsa Elkarteak antolatutako ekintzen egitaraua atera du. Uztailak 5ean, 19:30ean, Sagardo dastaketa izango da eta 22:00etan mus txapelketa. Parte hartzeko 25 euro ordaindu beharko dira bikoteko eta lau sari izango dira jokoan: 250 euro eta txapela bikote irabazlearentzat; 150 euro bigarren sailkatuarentzat; 120 euro hirugarrengoarentzat eta 100 euro laugarren sailkatuarentzat.

Uztailak 6an, larunbata, Bertso Afaria ospatuko dute Gure Ametsa Elkartea 21:30etik aurrera; Julio Soto eta Iker Zubeldia ariko dira kantuan. Sarrerak, Bittarte erretegian eta Narrondo tabernan, 30 euroren trukean (afaria txotxarekin prezioaren barne).

Amaitzeko, uztailak 7an, 11:00etan, Larrazabal 'kronoeskalada' txirrindulari proba egingo dute; igoeran parte hartzeko izen ematea egunean bertan egingo da. Ondoren, txakolin dastaketa egingo da.