Borrar
Aratz Zearreta Zumaiako Emakumeon* Etxeko dinamizatzailea, Maite Egaña berdintasun zinegotzia eta Karmele Gomez berdintasun teknikaria, Saregile plazan. UDALA
Gune Morea egongo da santelmoetan, eraso matxistarik gabeko jaiak sustatzeko

Zumaia

Gune Morea egongo da santelmoetan, eraso matxistarik gabeko jaiak sustatzeko

Erreferentziazko gune segurua sortu nahi dute beste urte batez, eraso matxistak salatzeko, arreta emateko, protokolo feminista zabaltzeko zein ekarpenak jasotzeko

Sara Utrera

Zumaia.

Miércoles, 16 de abril 2025, 19:55

Zumaiako Udalak mugimendu feministarekin eta Emakumeon* Etxearekin koordinatuta prestatu du Gune Morea aurten ere. «Helburua da eraso matxisten aurkako erreferen-tziazko gune seguru bat egotea festa giro erdi-erdian», azaldu dute. Eraso matxistak salatu nahi dituztenek, protokolo feminista ezagutu nahi dutenek edo gaiaren inguruan esatekorik dutenek gune propio bat izango dute Saregile plazan. Emagin elkartekoak ariko dira hezitzaile lanetan santelmoetako ostiral, larunbat eta igandean (apirilak 25, 26 eta 27), eta errepetizioetako ostiral eta larunbatean (maia-tzak 2 eta 3). 22:00etatik 01:00era egongo dira bertan.

Eraso edo jarrera sexista, LGTBI+fobiko zein arrazistak jaso dituztenak, zein festa giroaren inguruko iritzi eta ekarpenak egin nahi dituztenak Gune Morera gerturatzera gonbidatu dituzte. Gainera, Gune Morean pegatinak, eskuorriak, txapak eta bestelakoak edukiko dituzte eskuragarri herritarrek. «Festak aske bizitzeko guztion ardura ezinbestekoa» dela nabarmendu nahi du Zumaiako Udalak. Zentzu horretan, herritar guztiei eraso matxisten aurrean, konplizitateak alde batera utzi, eta arduraz eta konpromisoz jokatzeko eskaera egiten die.

Azkenik, Zumaiako Udalak gogorarazi du Udaltzaingoa gau osoko txandak egiten arituko dela santelmoetan, eta beharrezko jotzen denetan, bertara (Udaltzaingoa: 943 14 32 32) edo larrialdi zerbitzuetara (112) deitu daitekeela azaldu du.

Kontsumo arduratsua

Indarkeria matxistaren aurkako prebentzio neurriak hartzeaz gain, Zumaiako Udalak nerabeek alkoholaren kontsumo ardura-tsua egin dezaten kanpaina jarriko du martxan santelmoetako bi larunbatetan, AiLaket! elkartearen eskutik. Hain justu, elkarteko hezitatzaileak Zumaiako kaleetan zehar ibiliko dira, kontzientziazio lanetan, 20:30etik 00:30era.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gune Morea egongo da santelmoetan, eraso matxistarik gabeko jaiak sustatzeko