The Grace Of Dionysus taldea, gaur Debako jaietan

Abraham Larrañaga, Ion Sarasketa eta Christos Foufounis. /  A. RUBIO
Abraham Larrañaga, Ion Sarasketa eta Christos Foufounis. / A. RUBIO

'Katharsis' izeneko lan berria aurkeztuko du talde zumaiarrak

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

The Grace Of Dionysus talde zumaiarrak Debako jaietan kontzertua eskainiko du gaur, 'Katharsis' izeneko lan berria aurkeztuz. Dawanada eta Ez Dabil taldeekin batera izango da eta kontzertuak 22:30ean hasiko dira.

The Grace of Dionysus taldea 2009 urte erdialdean jaio zen. Entsegu batzuen ondoren taldea pixkana forma hartzen hasten da eta kontzertuak ematen hasten dira taberna, Gaztetxe, areto txikietan etab. 2011ean gauza ondo doala ikusirik, beraien lehen abestiekin auto ekoiztutako maketa bat grabatzea erabakitzen dute.

Aurten, ekainaren bukaeran, bederatzi abestiz osatutako 'Katharsis' izeneko lehen albuma kaleratu dute, erritmoz beteriko rock´n rolla, guztia garaje, psikodelia, blues rock, soul eta punk rock zantzuekin bustirik. Grabaketa eta nahasketak Eñaut Gaztañagak burutu ditu Gaztain estudioetan eta masterizazioa Doctor Master-en egin da Estanis Elorza-ren eskutik.

«Erritmo askoz beteriko rock n rolla aurkituko dugu disko honetan eta kontzertuetan, izerdi arazi egiten zaituena, aldakak etengabe mugiarazten dizkizuna eta estasi batera eramango zaituena», diote. Christos Foufounis (ahotsa eta gitarra), Abraham Larrañaga (baxua) eta Ion Sarasketa (batería) osatzen dute The Grace Of Dionysus.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos