Goikoetxea-Irastorza eta Olharan-Etcheto, gaur Aitzurin

Goikoetxea. / SARA UTRERA
Goikoetxea. / SARA UTRERA

S. U. ZUMAIA.

Jai Alai World Tour zesta punta lehiaketaren bigarren finalaurrekoa gaur izango da, 22:00etatik aurrera Aitzurin, eta Goikoetxea-Irastorza eta Olharan-Etchetoren artean lehiatuko da. Sarrerak turismo bulegoan, Aitzuri pilotalekuko tabernan eta Lubaki kiroldegian daude salgai, partidua hasi baino lehenago ere frontoiako lehiatilan eskuratu ahal izango dira. (10 euro). Gaurko bikote irabazleak irailaren 2an jokatuko den finalerako txartela lortuko dute eta Lopez-Egiguren bikotearen aurka neurtuko dira, hauek irabazi baitzuten Zumaiako Masterreko lehen finalaurrekoa (15-12,15-11 Zulaika-Minvielle garaituz).

Jai Alai World Toureko finalaurrekoaren aurretik, gaztetxoen arteko txapelketa ere ospatuko da Alberro-Portet eta Leduche-Urangaren artean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos