Goikoetxea eta Agirre-Uranga bikotea, nagusi Madrilen

Cosme Agirre eta Unai Uranga, gorriz, bikote txapelduna. /
Cosme Agirre eta Unai Uranga, gorriz, bikote txapelduna.

SARA UTRERA ZUMAIA.

Asteburu bikaina Zumaiako puntistentzat Madrilen. Alde batetik, Cosme Agirre-Unai Uranga bikoteak kluben arteko Espainiako zesta punta txapelketa irabazi du. Zumaiako ordezkariak 15-9, 12-15 eta 10-7 emaitzarekin nagusitu ziren Gasteizko Aaron eta Adrian bikotearen aurka, Complutense Unibertsitateko frontoian. Hiru setetan erabaki zen finala.

Villa de Madrid txapelketa

Bestetik, Iñaki Osa Goikoetxeak Villa de Madrid txapelketa irabazi du, Ekhi Martinezekin bikotea osatuz. Partida hau Complutenseko frontoian jokatu zen ere. Azken jardunaldian Goikoetxeak eta Ekhik 15-9, 9-15 eta 10-5 emaitzarekin galdu zuten Aritz Erkiaga eta Duke Hernandezen aurka. Lehen jardunaldian, baina, 15-8 eta 15-10 emaitzarekin irabazi zuten Hormaetxea eta Aldazabalen kontra, eta Hormatxea- Aldazabal eta Erkiaga-Dukeren arteko partida 13-15, 15-9 eta 10-9 izan zen. Beraz, tantoen batezbestekoa kontutan hartuta, Iñaki Osa Goikoetxeak eta Ekhi Martinezek osatutako bikotea izan zen txapelketako irabazlea.

 

Fotos

Vídeos